INTZAKO TEILERIA

INTZAKO TEILERIA

Ulizar mendian, aztarna historikoek eta "Sorginen Ibilbidea" izeneko plakak Inkisizioaren historian interesa duten turistak erakartzen dituzte.
Ulizar mendian lehen baselizaren aztarnak daude oraindik. XVI. mendearen amaieran eraiki zuten, Inkisizioa sorginen atzetik zebilen garaian. Sorginkeria gune bezala seinalatua, gaur egun “Sorginen ibilbidea”-n plaka batekin oroitzen da. Jatorrizko baseliza 1820an jausi zen elurteen ondorioz, eta 1851 eta 1852 artean Arinbeko inguruan eraiki zen gaur egun ezagutzen den baseliza.