Plazaola bide berdea

Plazaola bide berdea

Naturbide edo Bide Berde bihurtutako antzinako trenbidea, Plazaolak 77 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egiten du Iruñerria eta Leitzaran haranaren artean...

Iruñerriatik Leitzaran bailara arte, Plazaolako antzinako trenbideak Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen ditu. XX. mendearen erdialdean itxi bazuten ere, gaur egun Bide Berdea da, pagadi eta harizti artean egokitutako 77 km baino gehiagorekin; ezin hobea da txirrindulari eta mendi-ibiltarientzat.